Dena prest denboraldi berrirako!!

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko aza. 14a, 15:12
Dena prest dugu beste denboraldi bati ekiteko. Pista estaliko probak aste batzuen buruan hasiko dira eta hilabete hauetan egin dugun lanaren emaitzak ikusteko gogoz gaude. Krossak haste honetan hasi dira Atapuercako nazioarteko krossarekin, bertan, taldeko bi kide izan genituen hankei hautsak harrotzen. Hurrengo igandean hasiko zaizkigu gipuzkoako krossak, Irunen lehiatuko den aurrenekoarekin. Gogotsu bagaude behinik behin!!

Eskolartekoei dagokionez, jada hasiak dira parte hartze libreko probekin. Aurreneko urduritasunak gainetik kendu eta asko ikasteko baliatuko dituzte lehiaketak haiek.

Hemendik aurrera sarriago izango duzue gure berri. Handik eta hemendik ibiliko gara ikusten ez den, eta modu berean hainbeste gustatzen zaigun, lanari distira atera nahian.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide