Astebukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko mai. 30a, 14:27
Hainbat txapelketa izan dira astebukaera honetan, batetik Bilbon, infantil mailako Euskadiko txapelketak lehiatu dira, bertan taldekide bat izan dugularik Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzen. Bestetik, Donostian, maila nagusiko aire libre Gipuzkoako txapelketak lehiatu dira, bertara 6 taldekide joan direlarik.

Naroa Muñozek, hirugarren postua lortu zuen Euskadiko infantil mailako txapelketan, bere marka hobetuz eta 1´49 metro gaindituz altuera jauzian.

Nagore Odriozolak, Donostian bere marka hobetu zuen, aurretik zuen markari denbora askoz atereaz, honela 100 metrokoa 13.17 han egin zuen.

Yania Tenak, Donostian bi eguneta lehiatu zuen, larunbatean 400 metroko proban, apurka apurka bere denborarik onenetara itzultzen ari dela baieztatu zigun, 1:03.94an geldituz konometroa.Igandean aldiz, urduritasunak alde batera utzita, 200 metrotan bere marka hobetu zuen, 27.37 eginez.

Jon Perez azkenaldian sasoiko dabil, bere markak hobetzen ari da azken asteetan eta dominak lortzen batean eta bestean. Larunbatean Gipuzkoako 1500 metrotako txapeldun izan zen, 4:06ko denborarekin.

Amets Aranberrik lan ona egin zuen, 1500 metrotako proban hamargarren denborarik onena egitea lortuz, 4:24.

Asier Fernandez ere, azkenaldia oso indartsu dabil, oraingoan 5000 metrotan hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuan, brontzezko domina kolkoratuz, bere denbora 15:22 izan zen.

Azkenik, Aitor Zubillagak ezin izan zuen bere proba amaitu, astean zehar izandako arazoek, beren emaitza izan zuten, eta min harturik gelditu behar izan zuen probaren erdian, espero dugu laster itzuli ahal izango duela onena ematera.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide