Alebin eta Infantilen Gipuzkoako txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko mai. 9a, 17:03
Hiru jardunalditan banatuak lehiatu dira, Gipuzkoa mailako alebin eta infantilen aire libreko txapelketak. Honela, azken hiru igandeetan batera eta bestera joan gara, motxilak ilusioz beterik.
Elgoibar, Arrasate eta Irunen izan dira aurtengo lehiaketak, denera taldeko 11 pertsona izan dira probaren batean parte hartu dutenak. Aurten inoiz baina proba mota gehiagotan izan ditugu partaideak, hala nola luzeran, jauzi hirukoitzean, pilota jaurtiketan, altueran, abiaduran, hesietan eta noski distatzia ertain eta luzeko probetan.



Emaitzei dagokionez, Naroa Muñozek bi domina lortu ditu, altuera jauzian zilarezkoa eta 500 metrotan brontzezkoa. Ainara Tenak aldiz, hiru urrezko lortu ditu, 2000, 1000 eta 500 metroko probetan. Bestalde Naiara Tena izan da taldetik proba gehiena egin dituena, guztira 5. Baita ere, onena emanez eta marka onak lortuz, gogor aritu dira, Janire Lertxundi, Irati Lizarralde, Alazne Sudupe, Lander Muñoz, Mikel Carrasco, Nagore Odriozola, Nerea Rezabal eta Uxue Ortega. Zorionak denei eta jarrai dezatela horrela!!




Azkenik aipamen berezi bat egin nahi genieke, urte guztian zehar entrenatzaile lanak egiten dituzten gazteei, beraiek gabe ez litzate ezer posible. Beraz esker milla denon izenean Ekain, Eneritz, Yania, Jokin eta Josu.


Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide