Aire libreko txapelketen hasiera

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko api. 11a, 16:13
Gipuzkoako aire libreko gazteen txapelketak hasi dira astebukaera honetan. Larunbat eta igande, Donostian anoteko miniestadioan izan ginen atletismoaz gozatzen. Parte-hartzaile zerrendan xeye taldearen izena gero eta gehiago ikus daiteke, hori gutxi ez eta, gero eta proba ezberdin gehiago egitera animatzen dira gure atletak. Honen atzetik lan handia dago, apurka apurka, atletismoa ez dela soilik korrika egitea erakutsi nahi dugu, eta bide hortan gaude. Sarri esan digute, inguru hauetan ez dela inoiz abiadurako txapeldunik aterako, inork ez duela altuera jauzia egingo, edo jaurtiketak egiterik ez dagoela hemen. Imaginazio askorekin, bide zidor bat egiten ari gara, espero dezagun urte batzuen buruan, bide zabal eta dotorea izatea. Guztira bost domina kolkoratu genituen:

LARUNBATEAN:

100 metro jubenil mutilak:

1- AITOR ZUBILLAGA
9- AINTZEL BEREZIARTUA

100 metro kadete neskak:

4- NAGORE ODRIOZOLA

100 metro jubenil neskak:

11- YANIA TENA

Altuera jauzia kadete neskak:

5- NAROA MUÑOZ

Disko jaurtiketa:

3- EKAIN UZKUDUN



IGANDEAN:

200 metro jubenil mutilak:

1- AITOR ZUBILLAGA
3- AINTZEL BEREZIARTUA

200 metro jubenil neskak:

11- YANIA TENA

300 metro kadete neskak:

5- NAROA MUÑOZ
6- NEREA REZABAL

3000 metro beteranoak:

3- AGUSTIN RUIZ

3000 metro PLP

KAMRAN ARIF 10:18








Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide