Denboraldi hasiera!

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko ira. 7a, 13:23
Uda partean merezitako deskantsua izan eta gero hemen gara bueltan berriro ere. Iraila gauza askoren hasiera izaten da eta gu ere ez gara atzean geratzen. Gure atleta guztiak martxan jartzen diren hila izaten da eta gogotsu hasi dira guztiak.


Lehenengo egunean gure azkoitiko gazteekin bildu ginen. Denboraldi hasierako argazkia atera eta denok entrenatzera. Hemendik aurrera bakoitzak egin beharko ditu beren entrenamentuak, beraien helburuak lortzeko asmotan.

Urrengo egunean berriz azpeitikoen unea iritsi zen. Aurten ere talde polita osatu da Egoitz Arrutiren inguruan eta ziur gaude beti bezala lan bikaina egingo duela, aspaldiko urte guztietan bezala.

Gure helduak ere ezkutuan baina ari dira entrenatzen eta kross denboraldiari gogotsu hasteko intentzioarekin gainera. Beste bakarren batzuk aldiz, mendiko denboraldiari amaiera emango diete eta buru belarri dabiltza beraien entrenamentuetan, lasterketa garrantzitsuak bai dituzte egun gutxiren barru.

Animo guztiei eta segi gogor zuen ametsak lortzeko!!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide