Denboraldia hasi zaigu

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko aza. 17a, 07:59
Denboraldia ofizialki hasi zaigula esan daiteke. Astebukaera aberatsa izan dugu lehiaketei dagokionez. Taldekide ugari izan dira tirantedun kamiseta jantzi eta hankei egur apur bat eman dietenak.


Irunen, gipuzkoako kross denboraldiari hasera emanez, taldeko 26 kide izan ziren. Azpimarratzeko datuak dira, alebin mailako nesketan taldeko 8 partaide izan genituela. Bi domina kolkoratu zituzten Xeyeko atletek, bata kadete nesketan brontzea Ihintza Arakistainek eta bestea Ainara Tenak alebin nesketan urrea.


Hemen dituzue sailkapenak:


http://gafatletismo.com/antbuspre.asp?cod=6488&nombre=6488&nodo=&sesion=1





Ikaztegietako kross herrikoian berriz, Aitor Sotil laugarren eta Agustin Ruiz zazpigarren izan ziren, heuren helburuak prestatzeko bidean test ona izan zuten bertan.


Azkenik, taldeko hiru kidek Burgoserainoko bidea egin zuten, bertan Atapuerkako nazioarteko krossa lehiatzeko. Jon Perezek bere sasoi onenean egon ez arren, lasterketa ona osatu zuen, estatuko korrikalari azkarrenen inguruan sailkatuz. Jokin Lete eta Egoitz Arruti lasterketa herrikoian atera ziren, Jokinek lasterketa bikaina osatuz eta 27garren postua eskuratuz, aipagarria da 640 parte-hartzaile izan zirela lasterketa herrikoian.


Besterik gabe, entrenatzen jarraitzea eta gozatzea geratzen zaigu!!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide