Soriako Krossa

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko aza. 25a, 07:43
Hotzari aurre eginez, ostiralean maletak hartu eta taldeko 21 kide Soriara abiatu ginen. Astebukaera ezberdin bat pasatzeko asmoz eta igandean bertan lehiatzen zen nazioarteko krossean parte-hartzeko ilusioarekin antolatu genuen astebukaera ezberdin hau. Gazte eta heldu, elkarrekin bizikidetza lantzen eta akaso gazteenentzat eredu izan daitezkeen uneak bizitzen. Nola entrenatu lasterketa aurreko egunean, zer jan, ohiturak eta azken finean, denok urduri jartzen garela erakutsi, etorkizunean denoi erabilgarri izango zaizkigun ikasgaiak izan daitezkeela uste dugularik.





Lasterketako emaitzak oso onak izan ziren, denek maila aparta erakutsi zuten, oso ongi antolaturiko lasterketa da eta plazer bat da bertan lehiatzea. Hauek dira taldeko kideek lorturiko sailkapenak:


Junior mutila:
24. Aitor Madrazo


Beterano mutila:
1. Pedro Muñoz


Kadete mutilak:
21. Unai Beristain
24. Iker Uria


Kadete Neskak:
5. Ihintza Arakistain
10. Eneritz Aramendi
12. Naia Aleson
14. Naroa Muñoz


Lasterketa Herrikoia:
4. Jokin Lete
9. Amets Aranberri
23. Egoitz Arruti












Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide