Donostian Azaroaren 29-an

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2015ko aza. 30a, 13:46
Igande honetan Euskal Herrian ospatzen den maratoi famatuena izan dugu beste behin, 38. edizioa izan da aurtengoa. Maratoia ospatzeaz gain, beste bi lasterketa ere antolatzen dituzte, maratoi erdia eta 10km lasterketa. Kontuan hartzekoa zen, aurtengo maratoiak distantziako Gipuzkoako txapeldunak erabakiko zituela, honela hilabete luzeak entrenatzen egon dira gure zenbait atleta egun honi begira.  XEYE-k hiru lasterketetan izan du partaidetza aurtengoan, zortzi taldekide zehazki. Horietako batzuk emaitza bikainak lortu dituzte gainera:


Maratoian:


Xabier Lasa 2:28:34  7. Postua sailkapen orokorretan eta 1. Postua beteranoetan.


Pedro Muñoz 2:31:10 10. Postua sailkapen orokorrean eta 2. Postua Gipuzkoako Txapelketan.


Andoni Sudupe 2:39:06


Nerea Azpiazu 3:15:34        3. Postua Gipuzkoako Txapelketan.


 


Maratoi erdian:


Agustin Ruiz 1:13:56


Jokin Sudupe 1:16:49


Aitor Sotil 1:17:06


 


10km:


Josu Larrañaga 38:05

Podiumetan egotea egokitu zaigu oraingoan eta poz handia da gu bezalako talde batentzat, zarata handirik atera gabe, gauza handiak lortzen ari bai gara. Lan bikaina egin duzue eta harro gaude zuetaz!! ZORIONAK!!








Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide