Gipuzkoako Pista estaliko txapelketen hasiera oso ona!!

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko urt. 11a, 07:42
Pasa den larunbatean, Donostian lehiatu zen pista estaliko kadete, jubenil eta juniorren 2016ko txapelketako aurreneko jardunaldia. Bertan, taldeko lau kidek hartu zuten parte, emaitza itxaronpentsuak lortuz.


Kadeteen artean, gizonezkoen pisu jaurtiketan, Ekain Uzkudunek podiumean hirugarren postura igotzea lortu zuen, 11'16 metroko jaurtiketa egin ondoren, bere marka metrotik gora hobetuz. Kadeteen emakumeen 300 metroko lasterketan, urratsa laga nahiean, Eneritz Aramendi irten zen. Bere egun onena izan ez zen arren 49 segundotan amaitzea lortu zuen.


Jubeniletan berriz, Aintzel Bereziartua gizonezkoetan eta Yania Tena emakumezkoetan irten ziren 200 metrotako lehian. Aintzel Bereziartuaren lehenengo aldia izan arren, bere seriean lehenengoa egitea lortu zuen. Irteera kaxkarra egin zuen, baina azkeneko ehun metrotan denak pasatzea lortu zuen, 24'91 segundotan amaituz. Honela Gipuzkoako txapelketako seigarren postuan kokatu zelarik.
Yania Tenak berriz, inolako presiorik gabe, lortu zuen bere seriean lehenengo postua, 27'37 segundutan amaitu ondoren, bere marka segundu bat jetsiz. Honek ere Gipuzkuako seigarren postuan kokatzea lortu zuen.

Aurrera begira, emaitza onak diren arren, hobeak lortzeko intentzioz lanean jarraituko dugu.


Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide