Bolunburu Krossa

Erabiltzailearen aurpegia XEYE atletismo taldea 2016ko urt. 22a, 07:32
Urtarrilak 17-an, Arrateko zelaietan, Bolunburu krossa lehiatu zen. Hotzarekin eta inguruko mendi tontorrak elurturik zeudela, Xeyeko zenbait kide gerturatu ziren bertara onena emateko asmoz. Haurrak, gabonetako geldialdiaren ondoren, berriro dorsala jarri eta dena emateko prest ziren. Bi neska izan ziren podiumera igo zirenak, eta orokorrean oso lan txukuna egin zuten gure atletek, sailkapenen aurrealdean bat baina gehiagok amaituz. Hona hemen bertan lorturiko emaitzak:


Alebin neskak:


1. Ainara Tena
4. Uxue Ortega
7. Alazne Sudupe
12. Naiara Tena
13. Janire Lertxundi


Infantil mutilak:


6. Iker Uria


Infantil Neskak:


3. Naroa Muñoz
10. Miren Fernandez
17. Nerea Rezabal
13. Hind Mohamed


Kadete mutilak:


11. Unai Beristain


Senior mutilak:


17. Jokin Sudupe
23. Joseba Ortega



(Argazkia: Urko Ortega)

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide