Bertsoa paperean

Eguraldia

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Aldalur Mujika 2024ko urt. 17a, 16:24

Xabi Aldalurrek abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak dira honakoak: 'Eguraldia'.

Gaia: Eguraldia

Doinua: Eguna pasa nekean eta

Gora begira bizi den askok
barruan kezka bat badu
antzemango zun tenperatura
igo dela graduz gradu
hotz behar luken garai hauetan
hego haizea daukagu
eta ez dakit nor txoratu den
eguraldia ala gu.

Euririk ez dun baratza batek
ez du kezkatzen pertsona
barazki berdez josia baita
Eroski zein Mercadona
urte zaharretan jantzi ezkero
manga motzak eta gona
gorritu gabe esaten degu
"gaurre eguraldi ona".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide