Otsaileko bertsoak: 'Zurrumurrua'

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Aldalur Mujika 2020ko ots. 28a, 09:40

Xabier Aldalur Mujikak otsaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Zurrumurrua'.

Gaia: Zurrumurrua

Doinua: Iparragirre abila dela

 

Jakingo nuke kotxe hortarako

dirua nondik lortu dun.

Bestea berriz ezkondua ta

ixkutuan hiru lagun.

Gure etxepeko neska

lehen aldia ezta

berriz omen dago haurdun.

Herri txikitan sarri egiten da

jarduteagatik jardun. (bis)

 

Ahoz ahoko zurrumurrutan

jarri dezagun arreta.

Ordu gutxitan istori batek

ematen ditu sei buelta

bat besteari hasi

horrek hura nahasi

hitz galduen berriketa.

Kontuz ibili beharra dago

mina eman dezake ta. (bis)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide