Danborrada eta Euskararen Eguneko ekintzak egin dituzte Xabier Munibe ikastolan

Danborradako irudi bat. (Xabier Munibe Ikastola)

Joan den astea ospakizunez betetakoa izan dute Xabier Munibe ikastolan, San Andres bezperan danborrada egiteaz gain, ostiralean Euskararen Eguna ospatu baitzuten ikastetxeetan.

Askotariko ekintzen hartu dute Xabier Munibe ikastola azken egunetan. Batetik, joan den asteazkenean, San Andres bezperan, HHko eta LHko haurrek danborrada egin zuten eskolako atarian, eta festa giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten han elkartu ziren dozenaka guraso eta aiton-amonen aurrean.

Sanandresen ondotik, jai giroan jarraitzeko aukera izan zuten ostiralean ere ikastetxean, Euskararen Eguneko ekitaldiak izan baitzituzten orduan. LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak olinpiadetan ibili ziren, eta H.H-ko zein LH 1 eta 2koek arratsaldean Kiki eta Koko pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Eguna borobiltzeko eta goxo goxo amaitzeko asmoz, txokolatada izan zuten guztiek. Eskerrak guraso elkartetik jasotako laguntzari!

Hemen ikus daitezke danborradako argazki guztiak, eta hemen Euskararen Egunekoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide