'Azkoitiko Ikastolaren historia txikia kara!' ikuskizunaren bideoa, sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2023ko eka. 16a, 16:38

Maiatzaren 20an Azkoitiko Gurea pilotalekuan egin zuen Xabier Munibe Ikastolak 50. urteurreneko ekitaldi nagusiaren bideoa ikusgai jarri dute.

Azkoitiko Ikastola Xabier Muniberen urteurrena dela eta, hainbat ekintza ospatu dituzte azken ikasturtean zehar. Pandemia aurretik hasi zuten egitasmoaren prestaketa. Eguraldiak hainbat traba jarri ostean, maiatzaren 13an herriko plazan ospatzekoa zen ospakizuna Gurea pilotalekuan egin zen maiatzaren 20an.

Antolatzaileen hitzetan esker ekitaldi bat izan zen egun hartakoa. 50 urte hauetan lan egin duten pertsona guztiei eskerrak emateko ekitaldi bat zen. Gaur egungo ikuspuntutik oso erraza dirudite lorpenek, baina borroka asko egin behar izan da urteetan zehar. Ia 300 boluntariok parte hartu zuten ekitaldi horretan. 

Iragana ahaztu gabe, etorkizuneko erronkei aurre egitea dute helburu. Ikasturtean zehar antolatutako ekintzetan 500 boluntario baino gehiagok parte hartu dutela adierazi dute. Jendearen parte hartzea bultzatu nahi zen, gaur egun zaila den arren.

Orain, beraz, amaiera eman diete ospakizunei. Balorazio oso positiboa egin dute, eta beste behin, eskertu egin dituzte parte hartzera animatu diren herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide