Xabier Munibe Ikastolaren historiaz Luis Larrañaga 'Axiri' eta Pepita Sueskun gurasoek kontatu zizkigutenak

Kantzelean hasi ziren lehen eskolak ematen.

Gaur, Luis Larrañaga Axiri eta Pepita Sueskun gurasoek kontatutakoak dakarzkigu gogora. Xabier Munibe Ikastolaren sortze prozesuan parte hartu zuten bi gurasoek. Oroitzapen lausoak, baina ikastolaren sortze prozesuan parte hartu izanaren  harrotasuna agerian. 2019ko abenduaren 9an elkartu ginen beraiekin, bi lagunek ekarri zizkigutenak.

"Euskal Herriari, euskarari, laguntzeko asmoz sortu genuen ikastola. Oso zigortuta zegoen gure hizkuntza eta indartu egin nahi genuen. Gure garaian, eskolan euskaraz hitz egiten bagenuen eraztun bat jartzen ziguten, eta euskaraz hitz egiten zuen hurrengoari pasa behar izaten genion. Klasearen amaieran zigorra jasotzen zuen eraztuna zuenak.

Herriko jende gehiagok ere ikastolan ikasteko apustua egin zuela ikusita, guk ere pausoa ematea erabaki genuen; gure seme-alabak, Koldo eta Mirentxu, izango ziren ikastolako lehenengoetariko ikasleak. Oso gustura eta harro gaude eman genuen pausoaz. Gure seme-alaben hezkuntza oso ona izan zen, profesionalki ondo garatzea baimendu die. 

Gaur egungo Xabier Munibe Ikastolaren eraikina ikusita harrituta eta aho zabalik gelditu gara, oso handia da; zer nolako arkuak dituen!".

2021eko abuztuaren 31n hil zen Pepita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide