Bertan behera gelditu da ikastolaren urteurren ekitaldia antolatzeko arratsalderako deituta zegoen bilera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2023ko ots. 27a, 11:51

Arratsaldean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan ziren egitekoa ikastolaren urteurren ekitaldiak antolatzeko bilera irekia, baina osasun arrazoiak tarteko, bertan behera gelditu da. Dena den, urteurren ospakizunetan izena emateko taldeen eta estekaren berri eman du jaiaren antolakuntzaz arduratzen ari den taldeak.

Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzerako. Jendearen parte hartzea ezinbestekoa da horretarako, eta urteurren ekintzez arduratzen den taldeak izena emateko deialdia ireki du. Talde batzuk dagoeneko hasi dira beraien izen-emateak egiten beste bide batzuetatik, baina gaurkoan izen emate irekien berri eman dute.

Martxoaren 14tik 27ra bitartean argazki erakusketa irekiko da da plazako Portaleburu aretoan. Erakusketa irekita dagoen bitartean bertan egoteko jendea behar da.

Bestalde, maiatzaren 13an egingo da ospakizunaren amaierako eguna, eta hainbat ekintza egingo dituzte orduan. Egunean zehar jolasak eta denbora librerako ekintzak antolatuko dira. Gauean, aldiz, Xabier Muniberen sorrera eta eboluzioa kontatuko duen ikuskizuna eskainiko dute herriko plazan. Ikuskizuna, musikaz, dantzaz eta kolorez beteta egongo da. Horietarako jende asko beharko da:

  • Logistika taldea: horrelako ekitaldi batek jende ugari behar du ekitaldiak aurrera egin dezan: jendearen sarrera-irteerak kontrolatu, muntaia eta desmuntaia, taldeei laguntza.... Jende gehien beharko den taldea izango da logistika taldea. Aurreko egunean, egunean bertan, edota garrantzitsuena, ekitaldian bertan eskaini daiteke laguntza. 18 urtetik gorako pertsonak behar dira.
  • Zanpantzar taldea: zanpantzar bezala ezagunak diren pertsonaiak ere presente izango dira gaueko ekitaldi nagusian. Ekitaldian zanpantzar bezala aritzeko 11 pertsona behar dira, 16 eta 45 urte bitartekoak.
  • Irrintzia: ekitaldi nagusian irrintzia botako duen jendea behar da, horretarako gehienez 11 pertsona behar dira. Ez dago adin mugarik.
  • Dantza: Kalakan taldearen Sagarra Jo abestia dantzatuko dute eskolaz kanpoko dantza taldean ibiltzen diren eta izena ematen duten pertsonek. Entseguak dantzako orduetan sartzen saiatuko dira, eta beste entsegu estraren bat ere egin daiteke. 16 urtetik gorako jendea behar da, inolako adin mugarik gabe.
  • Trikiti eta pandero taldea: arratsaldean egingo den triki-poteorako 18 urte baino gehiagoko jendea behar da. Ekitaldirako berriz ez dago adin mugarik. Ekitaldian piezaren bat jo beharko dute, entseguren bat egingo da dena ondo finkatzeko.

Horietako talderen baten izena eman nahi duenak hemen du izena emateko esteka hemen.

Bestaldeko galderarik edo zalantzarik balego, jarri harremanetan Udaberri guraso elkartearekin honako helbide elektronikora idatzita: udaberriige@gmail.com.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide