LGBTIaren egunean koloretako puxikak astindu dituzte Xabier Munibeko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2019ko mai. 17a, 12:07

Gaur, maiatzak 17, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da.

Izan ere, gaurko egunez, 1990. urtean, ezabatu zuen Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. Hori dela eta, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta haien eskubideen alde egiteko koloretako puxikak astindu dituzte ehunka haurrek gaur goizean, Xabier Munibe ikastolako patioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide