Biharko zuhaitz landaketarako landareak, prest

Urola Bizirik natur taldeko kideak zuhaitz landareak prestatzen.

Bihar, larunbata, egingo dute bertako zuhaitz landareen landaketa Munoaundin. 09:00etan abiatuko dira Abaraxka aterpetxetik Munoaundira Urola Bizirik natur taldeko kideak eta landaketan parte hartu nahi duten herritarrak.

Altamirako Baratze Parkeko hazitegietan heldutako zuhaitz landareak atera zituzten Urola Bizirik natur taldeko kideek. Hain zuzen, zuhaitz landare horiek bihar, larunbata, landatuko dituzte Munoaundin. Guztira, 200 landare inguru prestatu zituzten natur taldeko kideek biharko.

09:00etan, oinez abiatuko dira Abaraxka aterpetxe paretik Munoaundira, eta behin hara iritsitakoan landutako dituzte zuhaitzak. Munoaundiko herri lurretan bertako basoa berreskuratzeko duten proiektuaren barruan egingo dute landaketa dozenaka herritarrek, udalak utzitako lursailetan.

Munoaundin landatuko diren zuhaitz landareetako batzuk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide