Bertsoa paperean

Danborrada

Erabiltzailearen aurpegia Unai Izagirre 2023ko abe. 11a, 10:00

Unai Izagirre bertsolariak azaroko Maxixatzen aldizkariaren Bertsoa paperean atalerako egindako bertsoak: Danborrada.

Doinua: Pello Joxepe

Sasoi honetan guztia ez da
beheko sua ta gaztaina
sanandresake badatoz eta
presta zazue txanpaina
egun handia baino lehen ere
goza liteke han aina
danbor hotsekin heldu ohi zaigu
herrira festa usaina.

Udatik hasi ziren festa hau
udazkenera ekartzen
eta ikusi besterik ez da
zenbat jende den elkartzen
nahiz ta askotan fetxa hauetan
euria den iragartzen
barrutik busti xamar dagonak
ez du euririk igartzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide