Bertsoa paperean

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Getxon jokatutako bertso saioko irudia. (Bertsozale Elkartea)

Unai Izagirre Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak azaroko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Bertsolari Txapelketa Nagusia'.

Gaia: Bertsolari Txapelketa Nagusia

Doinua: Oihan beltzean zoinen eder den

 

Heldu zaizkigu txapelketaren

lehenbiziko argi printzak

dantzan hasiak dira onenen

doinu, errima ta hitzak

nahiz ta jendeak kultura hartu

aldagai epaitezintzat

zaleengana ailegatzeko

aukera bat bada behintzat.

 

"Aurtengo hontan baietz gazteren

bat zeharo nabarmendu!"

"Baietz gutxien uste den batek

onenei txapela kendu!"

Azken finean zer axola du

guztietan zein gailendu,

bersolarien arteko lehian

bertsoak irabazten du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide