Bertsoa paperean

Bidasoa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Izagirre Etxeberria 2021ko aza. 9a, 08:40

Unai Izagirre Etxeberriak urriko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Bidasoa'.

Gaia: Bidasoa

Doinua: Ai hori begi ederra A

 

Batzuentzat dena muga

besteentzat da helmuga

horrek txarretik zer du ba?

Norena dugu Santiagoko

zubi bueltako ardura?

Lehen bazen nahiko duda

zubi behar zuen hura

harresi bilakatu da.

 

Azken hiletan jazoa

albisteetan jasoa

ez ote da erasoa?

Bizi duin bat bilatu nahia

baldin bada arazoa,

ene gure Bidasoa

nahiz ta ez den itsasoa

zuria da marrazoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide