Unai Izagirre Etxeberriak, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak, apirileko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Basque Country'.

 

Kanpoan bizi den batek pasa
behar duen lehen marra
"Hi! Where are you from?" izan ohi dugu
lehen galdera azkarra
"I am from the Basque Country" esanda
aurpegiak barra-barra,
gu ezagutzen gaituzten askok
intrigazko irrifarra
ta ezagutzen ez gaituztenek
hala nolako marmarra
azaldu behar nola ez naizen
sentitzen espainiarra.
Nahiz tristea den ez garenetik
ihesi joan beharra
hauxe da noizbait geu izateko
daukagun bide bakarra.     

 

Gure nortasun eta kulturak
errespetatu ditzaten
askotan ez dut azalpen asko
eman beharrik izaten
baina guztiei errepikatuz
betiko hiru azalpen
pentsatu_izan dut "Ez al nauk ari
lata gehiegi ematen?"
"I am Spanish" esatea nahiz
errazagoa litzaken
geure buruei ezin diegu
hain erraz nortasuna ken.
Euskaldun denak segi dezala
euskaldun dela esaten
izen soilaz gain izana ere
dugula jakin dezaten.                            

 

Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian.

                     

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide