Unai Izagirre Etxeberria Erniarraitzeko bertsolariak ekaineko aldizkarirako Aizak hi mutil mainontzi doinuarekin egindako bertsoa:

 

Azkenean heldu gara

nahi genuen helmugara

udaberria zahartu da ta

badator udara

suaren erresuma da

ta dugunez gertu jada

erabaki al duzue denok

zer bota sutara?

 

Halako hamaika egun

nola sarri ez dauzkagun

urteko gauzarik motzenean ez

egon kopetilun

entzun niri orain lagun

tristura erre dezagun

ta suarekin batera ea

poza pizten zaigun!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide