Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza bizikleta gainean zeharkatzea debekatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko ira. 24a, 09:58
Irudian, Aita Madinabeitia plaza eta Elkarguneako tunela

Udalak seinaleak ipini ditu herritarrei jakinarazteko debekatuta dagoela bizikleta gainean zeharkatzea Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza. Tarte horretan txirrinduz doazenak bizikleta gainetik jaitsi eta oinez ibili beharko dira. Jende asko dabilen tokia denez, Udalak neurri hau hartu du istripuak saihesteko eta, besteak beste, Elkarguneara, Ludotekara edo Musika Eskolara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.

 

Udaltzaingoaren kontrolak areagotu dira gune horretan txirrindulariek debekua errespeta dezaten eta Elkarguneatik pasatzerakoan bizikletatik jaisteak duen garrantziaz jabetu daitezen. Hartutako neurriak nahikoak ez balira, Udalak beste batzuk aztertuko ditu.

Aita Madinabeitia Plazatik eta Elkarguneako tuneletik igarotzen den bide  zati horrek, gasolindegi atzetik Trenbidearen Zumardiaraino lotzen du bidegorria. Bere egunean bidegorria Elkargunearen sarrera aurretik pasako zela erabaki zen, ezinezkoa zelako Ibai-Ondotik igarotzea. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide