Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari omenaldia egingo dio Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko abu. 14a, 09:45

Larunbatean 12:30etan izango da omenaldia udalbatza berezian, eta bertan duela 250 urte sortu zen Euskal Herriko Adiskideen Elkartea omenduko dute. 

Elkarteak Azkoitiko Intsausti jauregian Peñafloridako kondeak eta berarekin biltzen ziren ilustratuek egiten zituzten solasaldietan du jatorria.

Urtemuga borobil hori dela eta, Azkoitiko Udalak esker oneko adierazpena irakurriko du Andra Mari Egunean, larunbatean, 12:30ean, egingo den udalbatza berezian. Bertan izango dira Udal ordezkariak eta elkartearen presidente den Fernando Salazar, besteak beste.

Plenoa irekia da, ohi bezala, eta Azkoitiko Udalak herritarrak bertan parte hartzera eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteari beren esker ona adieraztera gonbidatzen ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide