Trafikoaren inguruko zenbait ohar Andramaixetarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko abu. 12a, 09:00

Festetako pilota partidak, suzko erroberak eta idi demak medio, zenbait egunetan, hainbat lekutan ezingo da aparkatu. Udaltzaingotik herri sarrerako aparkalekuak erabiltzeko gomendioa egiten dute, ibilgailuak Intsausti industrialdean, Oteiza frontoien inguruan eta Txalon Erreka inguruko aparkalekuetan uzteko eskatuz.

 

Bestalde, abuztuaren 15ean, suzko erroberak direla eta, ezingo da aparkatu 8:00etatik igande goizaldera arte, Mekoletako biribilgune inguruan.

Abuztuaren 17an, berriz, Idi demak direla eta, goizeko 8:00etatik aurrera ezingo da aparkatu Gurea frontoiaren aurrean.

Azkenik, Urbanue autobus zerbitzuak ohiko ordutegi eta ibilbideak izango ditu Andramaixetan, baina abuztuaren 15ean ez du zerbitzurik eskainiko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide