Luis Arregik botako du Andramaixetako txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko uzt. 20a, 16:51
Luis Arregi "Izpizu"

Luis Arregi Aramendi Izpizuk (Azkoitia, 1947) botako du aurtengo Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen boluntario lan etengabea eskertu nahi dio Azkoitiko udalak.

 

Arregi oso ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina ekimen honetaz gain, Caritas, San Jose Egoitza, etxez-etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk.
Udalak herritarren izenean aitortu nahi dio Luis Arregiri gizarte hobeago eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide