Bihar Loiolan egingo den Inaziotar Bidearen I. Foroa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko uzt. 15a, 17:02

Inaziotar Bidea sustatu eta balorean jartzeko ekitaldi instituzionala egin dute gaur Loiolan, bihar ospatuko den Inaziotar Bidearen I. Foroaren atari gisa. Bertan, Euskadi eta Kataluniako ekonomia sailburuek eta Azkoitia, Azpeitia eta Manresako alkateek parte hartu dute, besteak beste.

 

Abuztuaren 1ean emango zaio hasiera Inaziotar Bidearen 1. Jubileu Urteari. Ekimen hau aprobetxatuz, Azpeitian hasi eta Manresan amaitzen den bidearen inguruko jardunaldiak ospatuko dira bihar, Loiolan. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta hainbat erakundek elkarlanean antolatu dute Inaziotar Bidearen I. Foroa, bidea indartzen eta ezagutarazten jarraitu eta tokiko turismoa garatzeko helburuarekin. Loiolako Arrupe Hotelean izango da jardunaldia, bihar, 9:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Jesuseko Teresaren Aztarnak Ibilbidea, Montserrat eta Inaziotar Bideak edota Manresa 2022 Proiektu Estrategikoa izango dira hizpide.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide