Euskara ikasteko eta UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroetarako bekak eskatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko uzt. 15a, 10:54

Azkoitiko Udalak euskara ikasi edota UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroetan parte hartzen dutenei eskaintzen dizkien diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da, datorren irailaren 25a bitartean.

 

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian egin behar dira, kasuan kasuko agiriak aurkeztuta. Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa udaletxeko harreran edo lotura honetan duzue eskuragai.

Euskara ikasteko diru-laguntzen kasuan, Euskaltegian neguko eta udako ikastaroak, ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %70a ordainduko zaie (gehienez, 350 euro). Barnetegian ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen %70a ordainduko zaie, betiere 1.050 euroko mugarekin. Urtero eskatzaileko gehienezko laguntza 1.400 eurokoa izango da.

 


UEU, EHU eta HIK HASIren uda ikastaroetarako diru-laguntzei dagokionez, matrikularen eta ez egonaldiaren, kostuaren %75a ordainduko du Udalak ikasle, langabetu, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonak, 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten bizikidetzako unitateak, erretiratu nahiz pentsiodunei, eta %25a lanean ari direnei. Nolanahi ere, diru-laguntza ez da 150 eurotik gorakoa izango.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide