Juaristi TxTenis taldeak erraz irabazi du Busturian

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2024ko ots. 4a, 21:29

Zazpi partidak irabazi dituzte azkoitiarrek CDT Elexalde-Mendian taldearen aurka.

Gaur goizean jokatu ditu Txerloia Tenis Klubeko taldeak Busturian (Bizkaia) VNRC Ligako lehenengo partidak. Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako taldeen aurka jokatu beharko dute ligan,  eta lehenengo aldia dutenez, laugarren kategorian daude.

Jokatutako partidak erraz irabazi dituzte. Guztira bost banakako eta bi binakako jokatuta, emaitza 0-7 izan da. Hurrengo neurketa Azkoitian jokatuko dute otsailaren 18an Basauriko CT Artunduaga taldearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide