Eskolarteko tenis txapelketaren finalak jokatu dituzte Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2022ko aza. 6a, 10:23
Finalak jokatu zituzten kideak Txerloia teniseko ordezkariekin.

Alebin eta infantil mailako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Txerloiako tenis pistetan. Maila bakoitzeko lau onenek Donostian jarraituko dute orain txapelketa.

Atzo, larunbata, teniseko Eskolarteko Txapelketaren finalak jokatu zituzten Txerloia tenis klubeko hainbat gaztetxok. Aurten, guztira, Txerloia tenis klubeko 52 tenis jokalarik parte hartu dute Eskolarteko Txapelketan, eta atzo, hiru final jokatu zituzten, herri mailan txapelketari amaiera emanez.

Azkoitiko tenis pistetan aritu dira orain arte alebin, infantil eta kadete mailetako neska-mutilak. Aurrerantzean, maila bakoitzeko lau jokalari onenek Donostian jokatu beharko dute Eskolarteko Txapelketa, Txerloia tenis kluba ordezkatuz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide