Garbiñe Muguruza Wimbledon-eko finalean

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2015ko uzt. 11a, 17:37

Garbiñe Muguruzaren aita, Josetxo Muguruza, Azkoitian jaio zen.

 

Illarra baserrikoa da eta umea zenean Eibarrera joan ziren bizitzera. Gaztetan berriz Venezuelara joan zen lanera eta han ezkondu. Garbiñek bi anai ditu eta hauek tenisean nahiko onak zetoztela ikusita, familiak Bartzelonara etortzea erabaki zuen.

Gaur 6/4 - 6/4 galdu du Serena Williams-en aurka baina zorionak eman behar dizkiogu, izugarria da horra iristea, eta uste dugu ez dela lehena eta azkena izango. Nork pentsatuko zuen orain dela 50 urte, San Martinen jolasean ibiltzen zen Josetxoren alabak Wimbledon-eko finala jokatuko zuela? ZORIONAK GARBIÑE!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide