Bertsoa paperean

Aurten bai

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2024ko ots. 13a, 10:00

Silvia Etxanizek urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak dira honakoak: 'Aurten bai'.

Gaia: Aurten bai

Doinua: Nafarroako mendi gainetan

Toperik gabe edan ondoren
ta jan ostean pasioz
kolpez aldatzen dira egoki
hasi nahiaren desioz
enbutidoak mandarinaz ta
txanpain kopak infusioz
beste urte bati ohitura onekin
ekiteko ilusioz.

Gimnasioko aldageletan
ta Loiolako bidean
herri erdia elkartzen gara
izerditzeko idean
"Aurtengoan bai, aurtengoan bai"
entzun daiteke airean
ea zenbatek mantentzen duen
plan hau hurrengo hilean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide