Silvia Etxanizen urtarrileko bertsoa

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2020ko urt. 22a, 17:07
Azkoitiko San Jose egoitza. (Argazkia: Biharko)

Silvia Etxaniz Alberdik urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak. 

Gaia: Kalera

Doinua: Euskal Herriko lur maite hartan

 

Balkoi ertzera arrimatu ta

ikusten dut parez pare

herriko hainbat adinekoren

bizitoki paregabe

esku abilen, esku gozoen

ta zaintza bikainen sare

distantziari erreparatuz

akats bat badu halare

etxetik gertu egonagatik

herritik urruti daude.

 

Egunen baten iristen banaiz

haien denen adinera

esku-eskura eduki nahi dut

bizi duin baten aukera

bisitak jaso, Plaza Berrira

joan kafe bat hartzera,

herrian bizi, erdian bizi

ta ez ertzetik ertzera,

gaur han daudenak gerturatzeko

jaitsi EGOITZA KALERA.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide