Santa Ageda bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2019ko ots. 5a, 13:59

Silvia Etxanizek otsaileko 'Maxixatzen' aldizkarirako idatzitako bertsoak.

Doinua: 'Arratsalde on lehendabizitik'

Makilarekin zorua joaz

lurra esnatuz jo ta ke

hainbeste kantu etzun izan da

etxez-etxe atez-ate

azken urteetan ohitura hori

ez al da utzi aparte?

Usadioei heltzea ere

ohitura ona litzake.

 

Aurten astelehen gorrian dator

Santa Ageda bezpera

eta astea kantuz hasteko

eskura dugu aukera

limosnarikan ez bada ere

kopla batzuk kantatzera

jantzi ditzagun zapiak eta

irten gaitezen kalera!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide