Ines Kintelaren heriotzaren aurrean samina adierazi nahi du Azkoitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2015ko uzt. 13a, 11:37

Azkoitiko Sarek Ines Kintela Koldo Olalde iheslariaren amaren heriotzaren aurrean bere samina adierazi nahi die herritar guztiei eta besarkada handi bat helarazi une gogor hauetan Inesen senitarteko eta lagunei, bereziki “Kintela” iheslariari; beraientzat gure dolumin sentikorrenak.

Gaur emakume handi bat galdu dugu; giza eskubideekin, konponbidearekin eta bakearekin erabat konprometitutako emakumea. Abenduaren 20an Azkoitiko Saren aurkezpenean “Traki” azkoitiar presoaren ama alboan zuela egindako hitz hunkigarriekin oroitu nahi dugu bideo honen bidez. Zure ametsa errealitate bihurtzeko lanean jarraituko dugu. Agur eta Ohore Ines.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide