Triatloi taldeko kideak Giza Sarera batuko dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2015ko mai. 28a, 18:57

Hilabete honetan Triatloi taldeko kideak batuko dira hilabetero herrian egiten den Giza Sareara. Bihar, 19:00etan, Eliz Atarian elkartuko dira. 

Azkoitiko Sarek sentsibilitate ezberdineko norbanakoak saretzen jarraitu asmoz, Giza Sarea du hileroko azken ostiraletan burutuko duen ekimena.

Hilabatean behin, hamabost minutuko Giza Sarea egiten da Azkoitian. Giza Sareak lan tresna izaera du, bertan herriko alor ezberdinetako norbanakoek izango dute hilero protagonismoa. Hilabete horretan gehitzen denak aurrez argazki baten bidez egingo du deialdia Giza Sarera, eta Giza Sarearen amaieran berak izango du ahotsa giza eskubideak, konponbidea, bakearen inguruan bere hitzez adierazi nahi duena esateko.

Giza Sarea eliz ataritik abiatzen da kolore anitzez osaturiko soka luze batez sareturik herriko alde zaharra zeharkatu ondoren hilabete horretako protagonistaren hitzekin amaiera emanez.

Arratsaldeko 19:00etan emango diote hasiera giza-sareari, eta hamabost minutuko iraupena izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide