Etxebizitza sindikatuaz

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2023ko ira. 10a, 15:25
Azkoitiko Goiko kalea. (Andoni Elduaien)

Rina Cabezak abuztuko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua da honako hau: Etxebizitza sindikatuaz.

Etxebizitzaren arazoaz hitz egiten hasteko, ezin dut aipatu gabe utzi pasa den ekainean Bilbon jendartean aurkeztu zen Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista. Azken urteetan, etxebizitzaren arazoaren okertzearekin batera, langileon bizi baldintzen aurka erantzuten saiatu diren hainbat ekimen eta planteamendu sortu dira. Horrek argi eta garbi adierazi du etxebizitzaren alorrean autodefentsa antolatzearen beharra. Eta horretara etorri da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista.

Argitara atera zuten programa politikotik hainbat ideia ekarri nahiko nituzke. Alde batetik, espekulazioa da etxebizitzaren prezio eskuraezinen funtsezko arrazoietako bat. Bestetik, putre funtsek nahiz bankuek bezalako kapital handiek eragin sozial eta politiko nabarmena lortzen dute duten botere ekonomikoaren bidez.

Gauzak horrela, etxebizitza bat modu unibertsalean eta doan bermatzeaz hitz egiten dugunean, kapitalisten irabaziari eraso egiteaz mintzatzen ari gara. Arazo hori modu efektiboan deuseztatzeko modu bakarra da sistema hau abolitzea. Gaurdanik langileon mesedetara egongo diren instituzioak sortzea ezinbestekoa dugu bide horretan. Beraz, ongi etorri!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide