Gazte langilea

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2023ko mar. 11a, 11:06

Rina Cabezak otsaileko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Gazte langilea'.

Krisia hitzak definitzen du gure egoera, gure egunerokotasuna, eta krisia iritsi zenean, gelditzeko etorri zen. Krisia da bortizkeriaren kausa eta justifikazioa. Baina zer ezkutatzen da krisi kapitalistaren atzean? Gazte langilea da hezkuntzatik kanporatua izan dena baldintza ekonomikorik ez duelako, gazte langilea da etorkizunean zerbait izateko momentuan duen guztia ematen duena.

Gazte langilea da, kasuan kasu, gurasoen menpeko, etxeko paretetatik askatzeko gaitasunik ez duena. Gazte langilea pobrea da eta gazte langilea pobrea izango da gizarte honetan.

Beraz, krisia ez da kausa, antolaketa kapitalistaren ondorio gordinenetariko bat baizik. Horregatik gazte langileok basakeria kapitalistarekin amaitzera jo behar dugu, norabide sozialista elikatuz, egungo gizartea gaindituz eta etorkizuneko gizarterako bidea irekiz.

Gaurdanik, emakume langilearen, ikaslearen, gaztearen, eta, oro har, langileriaren bizi baldintzak hobetzera begira antolatu behar gara. Horren adibide izan ziren GKSk deitutako urtarrilaren 28ko mobilizazioak, ofentsiba kapitalistari aurre egiteko mobilizatu ginen milaka pertsona Bilbon eta Iruñean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide