Indarkeria matxista eta sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2022ko abe. 20a, 09:03

Rina Cabezak azaroko Maxixatzen aldizkarirako egindako iritzi artikulua: 'Indarkeria matxista eta sare sozialak'.

Sare sozialen eta plataforma digitalen hedapenarekin batera, indarkeria matxistak forma berriak garatu ditu. Aipatzekoa da orain arte nahiko ezezagunak ziren jokabide batzuek lotura dutela Instagram, Whatsapp edota Onlyfans bezalako plataforma digitalen gorakadarekin. Sare sozial horietan ohikoak dira emakumeen itxuraren aurkako iruzkin gaitzesgarriak eta irainak. Hori gutxi ez, eta jarrera jakin batzuk normalizatu egiten dira: bikotekideak zure mezuak irakurtzea, igotzen duzun edukia kontrolatzea edota baimenik gabe sexu konnotazio handiko zure edukia partekatzea.

Horrek guztiak, besteak beste, abusu egoerak normalizatzen ditu norbanakoaren izenean. Gizonek beren emakumeei egotzita tratu txarrak ematearen errua. Aipatzekoa da, emakumea kapitalismoan duen funtzio sozialagatik egiturazkoa den indarkeria jasatera kondenatuta dagoela. Horregatik, proposamen estrategiko eraginkorrak garatu behar dira arazoa gainditzeko eta ez arazoaren barruan aldaketak egiteko. Beraz, nik argi daukat: dagoena onartu edo borrokara batu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide