Hausnarketak

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2022ko ots. 9a, 10:25

Rina Cabezak urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Hausnarketak'.

Azkenaldian begi bistakoa da trans pertsonak hedabide sozialetan, telesailetan nahiz filmetan eta abarretan agertzen hasi garela. Baina, orduan, nola izan daiteke gure egunerokoaren parte zapaldutako subjektua izatea? Horrekin zera esan nahi dut, gure errealitatea normalizatzeko tendentziak agertzen diren arren, egungo gizartean dugun sistemak gure zapalkuntza betikotzen duela. Trans langileriarentzat eguneroko ogi dira hormonekin arazoak izatea, izan nahikoak ez daudelako edo uneoro aldatzen dituztelako. Baita itxaron zerrendan urteak igarotzea ere; zer esanik ez trans proletalgoari horretarako aukera ukatzen zaionean.

Orain dela pare bat aste ezagun batek galdetu zidan trans lege baten alde egongo al nitzatekeen ala ez. Galdera horri erantzun beharrean beste galdera batzuk proposatu nizkion nik: edozein momentuan alda dezaketen lege bat noraino da beharrezkoa? Zein ezaugarri behar lituzke lege horrek? Norentzat behar luke legediak, soilik gaitasun ekonomiko handia duten trans pertsonentzat ala trans langileriarentzat bere osotasunean?

Garai ilun batek ezaugarritzen du gure egunerokoa, eta iluntasun horri aurre egiteko antolatzea da bide bakarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide