Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egin du

Erabiltzailearen aurpegia Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea 2023ko mar. 13a, 10:03
Jubilatu elkartearen urteko batzarra. (Plaza Ondo)

Iazko memoria, aurtengo urterako aurreikusitako ekintzak eta juntakide berri baten izendapena onartu dituzte bazkideek. Horrez gain, elkarteak azpimarratu du "egungo jubilatuen interesak oso desberdinak" direla, eta aurrera begira lan egiteko, ikerketa bat egitea eskatu dio udalari.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen joan zen larunbatean. Guztira, 44 bazkide bertaratu ziren bilerara, baita Udaleko Ongizate zinegotzi Janire Igoa. Besteak beste, iazko memoria, aurtengo urterako aurreikusitako ekintzak eta juntakide berri baten izendapena onartu zituzten hara bertaratutakoek. Era berean, elkarteak behin baino gehiagotan azpimarratu zuen gaur egungo jubilatuen interesak oso desberdinak direla, eta horren inguruko ikerketa egin beharko lukeela udalak. Izan ere, datozen urteetan Nagusia 80 eraikinera lekualdatuko da elkartearen egoitza, eta jubilatuak hara erakartzea da Plaza Ondoren erronka. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide