Plaza Ondo jubilatuen elkarteko loteriaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea 2020ko urt. 2a, 10:33

Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko 34.980 zenbakidun Gabonetako loteriak 10 euroko saria du.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteko Gabonetako loteria dutenek jokatutakoa berreskuratzeko aukera izango dute. 10 euroko saria du 34.980 zenbakidun errezibo bakoitzak. Saridunek Plaza Ondo elkarteko jubilatuen bulegoan jaso beharko dute saria urtarrilaren 7tik aurrera, ohiko egun eta orduetan. Jakinarazi dute egun bakoitzean diru kopuru bat banatuko dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide