Oteiza elkartekoen Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren eta Udaberri Txapelketaren partidak ikusgai asteburuan, Gurea frontoian

Ostiralean eta larunbatean Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren eta Udaberri Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kirolariek. Guztira, sei partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian.

Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte asteburuan Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek, Gurea pilotalekuan.

Hona hemen aste honetan Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko diren partidak:

Ostirala:

  • 18:00etan, alebinen lehen mailako Udaberri eskuz binakako txapelketa:
    • A. Orozko-X. Arana - Behar zana 2
  • 18:00etan, infantilen gazteen lehen mailako Udaberri eskuz binakako txapelketa:
    • P. Alkorta-A. Lizarralde -  Hernani 1
  • 18:00etan, Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako nagusien bigarren maila:
    • Alex Juaristi - Ugaitz Iriarte (Oiarpe)
  • 18:00etan, Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako nagusien bigarren maila:
    • Jon Etxaniz - Leuna (Murumendi)

Larunbata:

  • 12:00etan, jubenilen bigarren mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • A. Uranga - Alberdi (Bergara)
  • 12:00etan, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa:
    • I. Bastida - Berguai (Lagunak)

Ondorengo irudian ikus daiteke, bestalde, aste honetan Oteiza elkarteko pilotariek etxean nahiz etxetik kanpo jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Joan den astean ere pilota partida bat baino gehiago jokatu zituzten Oteiza elkarteko pilotariek, eta honako irudi honetan ikus daitezke erdietsi zituzten emaitzak.