Iker Epeldek Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko du ostiralean Gurea frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko api. 10a, 11:47
Iker Epelde palista azkoitiarra. (GEPF)

Bihartik larunbatera bitartean hamar pilota partida ikusteko aukera izango da Azkoitiko Gurea pilotalekuan, izan eskuzkoak nahiz gomazko paletakoak.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek partida ugari jokatuko dituzte bihartik, osteguna, igandera bitartean, eta horietatik hamar Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte. Partida horien guztien artean nabarmenena Iker Epelde gomazko palistak jokatuko du; izan ere, azkoitiarrak Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko du ostiralean, Gurea frontoian, Andoaingo (Gipuzkoa) Gazteleku pilota elkarteko Loidiren aurka, 17:15ean hasita.

Ostiraleko hitzordu horrez gain, ostegunean 19:00etan, ostiralean 18:00etan eta larunbatean 15:30ean eskuzko pilota partidak jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek. Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako eta Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte. Hona hemen aste honetako partidak:

Osteguna:

  • 19:00etan, kadeteen 1. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida:
    • Julen Etxaniz - Etxabe (Bergara)
  • 19:00etan, jubenilen 1. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • O. Aldazabal - Goñi (Oiarpe)

Ostirala:

  • 17:15ean, nagusien 1. mailako Gipuzkoako Gomazko Paletako Txapelketako finalerdia:
    • Iker Epelde - Loidi (Gazteleku)
  • 18:00etan, jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • J. Azkoitia - Ariztimuño (Murumendi)
  • 18:00etan, alebinen 2. mailako Udaberri Txapelketako partida:
    • E. San Sebastian eta A. Zaldua - Aretxabaleta
  • 18:00etan, kadeteen 1. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • J. Arregi - Caminos (Tolosa)
  • 18:00etan, kadeteen 2. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • E. Aldazabal - Aiestaran (Gure Txeru)

Larunbata:

  • 15:30ean, jubenilen 2. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • A. Uranga - Karrera (Zazpi Itturi)
  • 15:30ean, nagusien 1. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • Jon Oteiza - Oiarbide (Intxurre)
  • 15:30ean, nagusien 2. mailako Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako partida: 
    • Alex Juaristi - Gaztañaga (Gazteleku)

Hona hemen Oteiza elkarteko pilotariek aste honetan Azkoitian zein herritik kanpo jokatuko dituzte partiden ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide