Oteiza eta Juaristi txapeldun, Gipuzkoako Udaberri txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko mar. 23a, 12:29

Atzo jokatu zituzten Oteiza elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Gomazko Pilota Txapelketako partidak. Herriko frontoian bi pilota partida jokatu zituzten, horietako bat azkoitiarren arteko finala.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Gomazko Pilota Txapelketako partidak jokatu zituzten atzo, Gurea pilotalekuan.

Eskuzko modalitatean, Alkorta eta Ariztegi eta Azpeitiko Ilunpe pilota elkartekoei gailendu zitzaizkien Gipuzkoako infantilen bigarren mailako Mendebaldeko finalean 18-8 amaituz.

Eguneko bigarren final horretan, Oteiza pilota elkarteko lau pilotari aritu ziren bi bikotetan banatuta nor baino nor gehiago: J. Oteizak eta A. Juaristik osatu zuten bikote bat, eta M. Aranbarrik eta J. Juaristik bestea. Oteiza eta Juaristik irabazi zuten partida estua, 22-21 amaituz.

Bestalde, Nagusien bigarren Mailan, 22-14 galdu zuten Jon Etxaniz eta Alejandro Juaristik Mendebalde txapelketa eta Etxaniz eta Segurolak ere porrota jasan zuten Udaberri Kadete lehenengo mailan, 22-17 amaitu zutelarik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide