Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko mar. 20a, 14:41
A. Juaristi, J. Oteiza, M. Aranbarri eta J. Juaristi Oteiza elkarteko pilotariak.

Ostiralean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Gomazko Pilota Txapelketako partidak. Herriko frontoian bi pilota partida jokatuko dituzte, horietako bat azkoitiarren arteko finala.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Gomazko Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte ostiralean, Gurea pilotalekuan.

Eskuzko modalitatean, bi final jokatuko dituzte Oteiza elkartekoek. Batetik, Alkorta eta Ariztegi eta Azpeitiko Ilunpe pilota elkartekoen aurka arituko dira Gipuzkoako infantilen bigarren mailako Mendebaldeko finalean, eta bestetik, pilotari azkoitiarrek Errendimendu Txapelketako nagusien lehen mailako finala jokatuko dute. Eguneko bigarren final horretan, gainera, Oteiza pilota elkarteko lau pilotari arituko dira bi bikotetan banatuta nor baino nor gehiago: J. Oteizak eta A. Juaristik osatuko dute bikote bat, eta M. Aranbarrik eta J. Juaristik bestea. 

Hona hemen Gurean ostiralean jokatuko diren partidak eta horien ordutegiak:

Etzi, ostirala

  • 17:30ean, Gipuzkoako Gomazko Pilota Txapelketako nagusien lehen mailako partida:
    • I. Epelde - Elezgarai (Danok Bat).
  • 19:00etan, Gipuzkoako infantilen bigarren mailako Mendebaldeko finala:
    • P. Alkorta eta E. Ariztegi - Ilunpe 2
  • 19:00etan, Errendimendu Txapelketako nagusien lehen mailako eskuz binakako finaleko partida:
    • J. Oteiza eta A. Juaristi - M. Aranbarri eta J. Juaristi

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak eta joan den asteko partiden emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide