Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2024ko ots. 7a, 11:04

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean, sei partida jokatuko dituzte guztira Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren eta Euskal Herriko Ligaren barruan. Horien erdiak, hiru, Gurean jokatuko dituzte Oteizakoek.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Euskal Herriko Ligako partidak jokatuko dituzte bihartiik larunbata bitartean. Guztira sei partida izango dituzte aste honetan, eta horietatik hiru jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Hauek dira bihar eta etzi Gurean jokatuko dituzten partidak:

Bihar, osteguna
  • 19:00. Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako infantilen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. Ariztegi eta A. Lizarralde - Ilunpe 2
  • 19:00. Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako bigarren urteko alebinen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. San Sebastian eta A. Zaldua - Aretxabaleta 1
Etzi, ostirala
  • 19:00. Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako bigarren urteko alebinen lehen mailako eskuz binakako partida:
    • A. Orozko eta J. Aizpurua - Hernani 4

Hona hemen aste honetako partida guztien ordutegiak eta aurreko asteko emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide