Etxaniz eta Santos txapeldunoerde, eta Aizpurua txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko abe. 30a, 09:27

Gipuzkoako eskuz banakako eta Errendimendu txapelketen finalak jokatu zituzten atzo Gurean, eta kadeteen lehen mailan, Julen Etxaniz txapeldunorde izan zen. Alebinen lehen mailan, Aizpurua eta Santosek 2-0 egin zuten

Gipuzkoako eskuz banakako eta Errendimendu txapelketen finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Gurea pilotalekuan, eta kadeteen lehen mailan, Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz txapeldunorde izan zen, Alberdiren aurka (Lapke) 10-18 galdu ondoren. Alebinen lehen mailan, Aizpurua eta Santosek 2-0 egin zuten. 

Bestalde, kadeteen bigarren mailako finalerdian Segurola 8-18 Iturralde (Ilunpe) izan zen emaitza.Atzo emaitza onenak lortu ez genituen arren, txapelketa ona jokatu zenuten, mutilak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide