Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko abe. 1a, 11:00

Gaur eta bihar jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako eta errendimenduko partidak. Gurea pilotalekuan idi dema probak izango direnez, elkarteak herriko frontoian jokatu behar zituen pilota partidak Elgoibarren eta Tolosan jokatuko dituzte.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako partidak jokatuko dituzte gaur eta bihar. Sei pilota partida ziren Gurea pilotalekuan jokatzekoak, baina idi dema probak medio, Elgoibarko frontoian eta Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dituzte.

Hona hemen Elgoibarren eta Tolosan jokatuko dituzten partidak:

Gaur, ostirala, Elgoibarko ikastolako frontoian
  • 18:00etan, kadeteen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • I. Bastida - Aloña Mendi-Lizarralde
  • 18:00etan, kadeteen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • M. Alberdi - Aloña Mendi-Fernandez
  • 18:00etan, jubenilen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • A. Uranga - Eibar-Caramanzana
  • 18:00etan, jubenilen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • O. Aldazabal - Abantzu-Arrizabalaga
  • 18:00etan, alebinen bigarren mailako banakako esku pilota partida:
    • E. San Sebastian - Aretxabaleta-Agudo
Bihar, larunbata, Tolosako Beotibar pilotalekuan
  • 10:00etan, kadeteen lehen mailako banakako esku pilota partida:
    • J. Arregi - Tolosa-Perurena

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak eta joan den asteko partiden emaitzak:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide